XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikuska


Programa-mota: oinarrizkoa, egile-sistema
Irakasmaila(k): edozein
Jakintzagaia(k): Orokorra
Urtea: 1993


Windows beharrezkoa: ez
Beharrezko RAM memoria: 512K
Gutxienezko prozesadorea: 386
Txartel grafikoak: VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 1 DD
Disko gogorra behar da: ez
Instalazioa du disko gogorrerako: ez


Edukinaren egilea: J. Orenga, P. Lopez, P. Intxaurrandieta
Trataera informatikoa: J. Orenga
Produktorea: Hezkuntza Saila (Orixe taldea)
Banatzailea: Hezkuntza Saila (PAT sarea)
Salmenta-prezioa: dohainik (egile-eskubideak errespetatuz)

IRUZKINAK: Orixe erreminta den programa honekin irakasleak prestatutako pantaila grafiko batean, zenbait eremu markatu eta hauetan informazioa edota egikaritzeko programa txerta ditzake.

Irakasleari, eta gezi bat seinalatutako eremu horietara eramanez, erantsitako informazioa edota programa pantailaratuko zaio.

ITEM azterketa-sortzailea


Programa-mota: oinarrizkoa, azterketa-sortzailea
Irakasmaila(k): edozein
Jakintzagaia(k): Orokorra
Urtea: 1991


Windows beharrezkoa: ez
Beharrezko RAM memoria: 256K
Gutxienezko prozesadorea: 286
Txartel grafikoak: CGA, EGA, VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 5 DD
Disko gogorra behar da: bai
Instalazioa du disko gogorrerako: bai


Edukinaren egilea: Cospa
Trataera informatikoa: Cospa
Produktorea: Cospa
Banatzailea: Cospa
Salmenta-prezioa: 15000 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Azterketak edo froga objektiboak prestatu, egokitu eta zuzentzeko programa informatikoa; horretarako behar diren garantia eta tratamendu estatistiko osoak ditu.

Edozein maila edo jakintzagaitarako azterketak sor daitezke.

Galdera bakoitzak bere zailtasun-indizea eta homogeneotasun-indizea ditu eta horiei esker froga pertsonalizatuak, elkartrukagarriak eta talde bakoitzari egokituak egin daitezke.

Zuzenketa mekanizatua erabiliz gero galderen artxibo egokia antola daiteke, modu horretan ebaluazioa hobetu eta erabiltzaileei egoki dakieke.

Lortutako emaitzekin datu-base bat osatzen da, gero tratamendu estatistikoa egiteko aukera emanez, bai denboran zeharreko garapena bai beste edozein ikerketa.

Datu-base honi merkatuan dauden programa estatistiko standarrak aplika dakizkioke.

Ikasle bakoitzaren edo talde osoaren txostenak prestatzeko aukera ematen du.

Pakete honen barruan ITEMO izeneko beste aukera garrantzitsua dago: ordenadorean bertan, zuzenean, bete edo egin daitezkeen frogak sortzeko erabilpidea.

Kasu gehienetan erantzun-saiakera kopuruak, arrazonamendu prozesuaren erregistroa, e.a. erabil daitezke.

Hau dena esfortzu txikiaz eta irakasleari ahal den denbora gutxien eskatuz.

Programa hau psikologi eta soziologi arloko ikerketetan erabiltzen diren froga objektiboak sortzeko ere erabil daiteke.

Modulu hauek ditu: galderak egitekoa, azterketa edo proba sortu eta editatzekoa, zailtasun- eta homogeneotasun- indizeak sortzekoa, emaitzak lortzekoa (eskanerra eta zuzenketa mekanizatua), ikasle-fitxategiak eta historialak sortu eta lantzekoa, ordenadorean azterketak egitekoa, ikerketa eta tratamendu estatistikoa lantzekoa.